Egun on, eta ongi etorri denak gaurko ekitaldi hauen lehenbiziko zatira. Leku iluna, grisa, xarma guttikoa da Argaitzako hau. Ezaguna, herriko sarreretako bat delako, Berako lehenbiziko industria izan zelako. Baina itsusia, itsusia itxuraz, eta itsusia gibelean duen historiagatik. 1936an hamarnaka lagun fusilatu zituzten hemen berean.
Ahantzien oroimenez, omenaldia eginen diegu, gaur, biktima izan ziren emakume eta gizon guztiei: askatasunaren alde borrokan hil zirenak, espetxeratuak, erbesteratuak, herritik eskapo joan behar izan zutenak, eta, bereziki, hemen, harrobi honetan fusilatuak izan zirenak. Ongi etorri, beraz, biktimen senitarteko, arduradun politiko eta hemen bildu zareten herritar guztiei.
Argaitza es un lugar oscuro, triste, no sólo por su apariencia, sino también por su historia. Hoy nos hemos reunido en este lugar para rendir homenaje a todas las víctimas de la Guerra del 36, personas represaliadas, encarceladas, asesinadas, personas que tuvieron que abandonar sus casas, y, en definitiva, a todas quienes sufrieron aquella barbarie. Comenzamos este acto agradeciendo la presencia de los familiares de las víctimas, de las autoridades, y de todas aquellas personas que os habéis acercado hoy hasta aquí.
1936ko kolpe militarraren biktimei eginen diegun omenaldi hau Berako Herriko Etxeak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Berako hainbat herritarrek hala eskatu ziotelako Udalari, eta elkarrekin aritu dira gaurko ekitaldi honen prestaketa lanetan. Ahaztuekin zor bat kitatu nahi dugu gaur. Lehendik ere aitorpena egina die Berako Udalak eraildakoei eta desagertutakoei, antzineko legegintzaldian hilerriko fosa ireki zenean, adibidez.
Este homenaje que hoy rendimos a las personas que murieron en defensa de la libertad, a las personas encarceladas, refugiadas, y en especial, a las personas fusiladas en esta cantera, es un acto a favor de la paz, la convivencia y la diversidad.
Fernando Mikelarena historiagile eta ikerlari beratarrak nabarmentzen du Bera dela, seguru aski, Nafarroan fusilamendu gehien izan zuen herria, eta, hortaz, Nafarroako errepresio frankistaren memoriarako gune nagusietako bat dela hau.
No contamos con datos concretos, porque se ocuparon muy bien de destruir toda la documentación, para que no quedara ni rastro, pero esta cantera es, casi con toda probabilidad, el lugar de Navarra donde más personas se asesinaron, y por ello, merece ser reconocido como uno de los principales puntos memorialísticos de la represión franquista. En un informe de la Guardia Civil de 1959, para el traslado de los restos al Valle de los Caidos, se habla de la existencia de restos de unos 130 ejecutados en esta cantera y trasladados a la fosa común del cementerio de Bera.
Data zehatzik ez badugu ere, badirudi, 1936ko udazkenean izan zirela fusilamenduak harrobi honetan, tropa frankistek Irun eta Donostia hartu ondotik. Donostiako Ondarretako kartzelatik ekarritako presoak ziren hemen eraildako gehien-gehienak. Baina zer gertatu zen ez dakigu ongi. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu gaur eta hemen: egia ezagutzeko eskubidea dugula. Zer gertatu zen jakin behar dugu, horretaz jabetu, eta hurrengo belaunaldiei transmititu, berriz ere gerta ez dadin. Bernardo Atxagak, memoriaren beharraz galdetuta, halaxe erantzun zuen:
“Dena ahazten zaigu guri. Dena ahazten zaio gizarteari. Gogoratzeak, memoriak, neke eta lan asko eskatzen du. Euskarri batzuk behar ditugu, nahita nahiez, normalena delako ahaztea”.
Bernardo Atxaga reflexiona sobre la memoria, y dice: “La memoria es conciencia. Si no tuviéramos memoria estaríamos totalmente perdidos, sin saber quienes somos, sin saber quien son las personas que tenemos al rededor, sin saber en que época vivimos, en que lugar; y poco a poco, nos convertiríamos en piedras, en árboles, en plantas o en muñecos, y sufriríamos muchísimo”.
Horregatik guztiagatik, ezinbertzekoa dugu memoria. Memoriaren etsaia ez baita denbora, isiltasuna baizik. Eskerrona bertzerik ezin diegu adierazi, hortaz, biktimen memoria berreskuratzen lan egiten duten senide eta elkarte memorialistikoei, euren lan eta konpromisoagatik. Gracias a los familiares y entidades memorialísticas por la labor que desempeñáis en busca de la verdad, la dignidad y la justicia.
Eta memoria hori gal ez dadin, hemen, harrobi honetan ez ezik, Beran zer gertatu zen jende guztiak jakin dezan, panel bat paratu du Berako Herriko Etxeak. Horren inguruko xehetasunak emanen dizkigu Aitor Elexpuru Egaña Berako Udaleko zinegotziak.
Baina panel honetaz gain, mural bat ere eginarazi du Berako Herriko Etxeak, hemendik pasatzen garen aldiro, harrobi honetan harria pikatzeaz gain, bertzelako sarraskiak egin zirela oroitarazteko. Antolaketa lanetan aritu den pertsona horietako bat da Nahia Senper historiagile beratarra, eta berak adieraziko digu zer den muralaren bidez islatu nahi izan dutena.
Mural hau hemen dela probestuz, lore eskaintza bat eginen dugu harrobi honetan eraildako pertsona guztien oroimenez. Josu Iratzoki Agirre Berako alkateak eta Aitor Elexpuru Egañazinegotziak lore-sorta bat paratuko dute Berako herriaren izenean. Gainerakoak ere gonbidatuak zaudete lore bat hartu eta bertan paratzera. Os invitamos a que ofrezcáis una flor en recuerdo de todas las víctimas.
Katti Irastortza Urdaniz izan da biolinean. Txalo bat beretzat. Eta musika pixko bat gehiagorekin goxatu nahi dugu oroimena. Bertako ahots indartsuenetako bat gonbidatu dugu horretarako: Petti.
Ekitaldiaren lehenbiziko zati honekin bukatzeko, hemen gertatutakoak laburbiltzen dituzten hainbat pasarte irakurriko dizkizuet:
Lehenbizikoa Carmen Barojarena da. Recuerdos de una mujer de la generación del 98 liburuan, horrela idatzi zuen:
“Luego en noches sucesivas se hablaba en el pueblo, con gran misterio y por los rincones, de los camiones que llegaban de noche y paraban en la cantera que hay camino de Lesaka:
– Sí, esta mañana ha venido el nuestro con unas hermosas botas y un jersey…
– Creo que han sido treinta, ayer no fueron más que doce …
– Allí estaba el alcalde, para que no quedara rastro por la mañana…
– Dice que son casi todos ferroviarios…
La gente que vivía en los caseríos de encima de la cantera salía de noche de sus casas para no oír las ametralladoras ni los lamentos. Los chiquillos del pueblo iban a escarbar en la tierra y encontraban allí hebillas de cinturón y algún encendedor. Afortunadamente, nuestra casa queda a más de dos kilómetros de este sitio siniestro. En el cementerio ya no quedaba sitio para enterrar a la gente”.
Bigarrena, Pio Baroja bere anaiarena da, La guerra civil en la frontera liburutik hartua.
“Parece ser que la cantera de Vera es un lugar de fusilamiento, que va tomando unas proporciones horribles. Se fusila de noche. El alcalde del pueblo, un indiano, gordo con aire estúpido, se presta a ayudar en las ejecuciones generosamente, y va con un farol a iluminar el sitio donde se mata. ¡Qué bajeza!”.
Barojatarrekin segituz, Pio Caro Barojak, Itinerario Sentimental de Itzea liburuan honakoa aipatzen du:
“Gauero, goizaldeko ordu bata edo biak aldera, zenbait kamioi ailegatzen ziren, argiak itzaliak zituztela. Endarlatsako zubia eroria zegoenez, trenabidean barna etortzen ziren, burnibidea kendua baitzuten. Kamioitik, kulata kolpeek bulkatuta, presoak jaisten ziren, adin guzietakoak, urdinez jantziak. Batzuek negar egiten zuten, bertze batzuek erregu egiten zuten, eta bazen tente mantentzen zenik ere. Ofizialekin batera herritar batzuk ere agertzen ziren fusilekin. Denen tartean nabarmentzen zen gizon lodikote bat, argiontzi bat eskuetan zuela. Lotuak ekartzen zituzten. Kamioiaren argien aitzinean paratzen zituzten, eta bazterretik tiro egiten zieten. Lurrean zeudela, buruz goiti paratu eta tiroz errematatzen zituzten, banan bana, nakarrezko kirten-azala zuen pistola ttiki batekin. Herritar batzuek kamioietara goitzen zituzten gorpuak, eta txoferrari kanposantura bitarteko bidea erakusten zioten”.
Laugarrena Carmenen seme eta Pioren iloba Julio Caro Barojarena da, Los Baroja liburutik hartua:
“Hubo unos días, después de la toma de San Sebastián y de amplias zonas de Gipuzkoa, en que se hizo famosa la cantera de Bera, que queda a la salida del pueblo hacia Pamplona. Era entonces un monte mucho menos socavado que hoy, pero que ya dejaba un anchurón, producido por las extracciones de piedra. Allí llegaban por las noches camiones con hombres de Gipuzkoa para ser fusilados”. “Frente a la fábrica del pueblo, en una antigua cantina, vivían dos amigos nuestros, y, uno de ellos, el tenor Isidoro Fagoaga, tuvo una crisis nerviosa a causa de lo que oía en aquellas noches trágicas”.
Azken testigantza Santos Etxeberriarena da, Ignacio Azpiazuk bildutako testigantza, eta aita Barandiaranek La Guerra civil en Euzkadi liburuan argitaratutakoak:
“Egunero bezala, uztailaren 18aren ondoko astelehen hartan ere lanera joan nintzen, Berako Fundiziora. Egunean 8 orduz aritzen ginen, eta 6 pezeta irabazten genuen eguneko. Lan gogorra zen. Langileen tartean ideia sozialistak nagusitzen ari ziren, jendea ohartu zelakoz Errepublikak hobekuntza ttikiak ekarri zizkigula. Ordura arte egunean 12 orduz aritzen ginen, 3 pezeta irabaziz.
Astelehen hartan lanean hasi ordurako gelditu behar izan genuen, Irungo langile talde bat etorri baizitzaigun, altxamenduaren kontra grebara jotzeko eskatuz. Miliziano talde horrek hartu zuen Berako herria, eta hurrengo 24 ordutan jaun eta jabe izan ziren. Goizeko 6ak aldera Bera utzi eta Endarlatsa aldera abiatu ziren. Tarte horretan ez zen inolako indarkeriarik izan herrian. Goizeko sei t’erdietan erreketeek hartu zuten Bera, gerra-oihu eta mehatxu-keinuen artean. Lehenbiziko lana egoitza politikoak erasotzea izan zen, dena ebatsiz, eta leihotik beheiti aulki eta mahaiak botaz. Maisu-maistra abertzaleak atxilotu zituzten. Haiekin batera eraman zituzten Etxenike, Faustino Martinez, “Pistolas” deitzen zioten Aldazabal, “Sin rival” deitutako Cesáreo Seminario eta karabinero bat. Bertze aunitz Iparraldera eskapo joan ginen. Eskapo joandakoen familiei ataka estua paratu zieten: edo gu bueltatzen ginen, edo gure familiek alde egin beharko zuten herritik. Aitari erran zioten 24 orduko tartean bueltatzen ez banintzen, fusilatu eginen zutela. Hura jakin nuenean, berehala bueltatu nintzen Berarat. Beldurrez egon nintzen, erailketa anitz izan zirela jakin bainuen. Egunero 10-20en bat gorri eta abertzale preso eramaten zituzten, hanketatik eta eskuetatik lotu, Argaitzeko harrobira eraman, eta han edukitzen zituzten, denok ikusteko nor ziren. Gauez fusilatu egiten zituzten, eta konfesatzen zirenak kanposantuan lurperatzen zituzten, eta konfesatzen ez zirenak Batzarlekun. Erreketeek Berako hainbat gizoni lurperatze-lanak eginarazten zizkieten, tartean nire aitari”.
Hitz hauekin akabera emanen diogu Argaitzako harrobi honetako ekitaldiari. Herriko Etxeko plazara abiatuko gara orain, omenaldiarekin segitzeko. Bidean ikusiko duzue, Bidasoa karrikaren 12 eta 14.ean oraindik gelditzen dela kentzekoa den ikur frankistaren bat edo bertze, bertze dozena erdi bat etxetan bezala. Hurrengo egunetan kenduko ditu Herriko Etxeak.
Sarri arte, beraz.
Plazako ekitaldia
Egun on, berriz ere, eta ongi etorri Herriko Etxeko plaza honetara hurbildu zareten guztioi. Argaitzako harrobian egin dugu omenaldiaren lehenbiziko zatia, eta hemen emanen diogu segida.
Damos la bienvenida a todas las personas que, tras el acto celebrado en la cantera, os incorporáis ahora a este homenaje.
Fusilamenduen leku masiboa izan zen Argaitza, eta horregatik aukeratu da leku hura gaurko omenaldietarako. Bigarren ekitaldia plaza honetan egitea ez da kasualitatea. Ez bakarrik herriko plaza nagusia delako, 1936 hartan gertakizun latz aunitzen lekuko ere izan zelako bildu gara, gaur, plaza honetan.
Junto con la cantera de Bera, esta plaza fue uno de los lugares donde se vivieron los hechos más dramáticos durante el verano y otoño de 1936. Fernando Mikelarena recoge, de la siguiente manera, lo que sucedió en esta plaza en su libro “Muertes oscuras”:
“Un Bando, localizado en Bera, y firmado por el que fuera el primer teniente comandante militar de Bera, Ladislao Visier Zubiri, fechado el 1 de agosto de 1936, posponía hasta las dos de la tarde del día 2 de agosto el plazo para que todos aquellos vecinos tanto civiles como militares, que se hayan ausentado de esta villa, se presenten, conforme al bando publicado ayer, en la inteligencia que las familias de los que a las tres hora de la tarde no lo hagan serán expulsados sin excusa ni pretexto alguno”. Ese bando se refería tanto a los beratarras izquierdistas huidos a Francia como a los que marcharon a Endarlatsa a combatir por la República junto con las varias decenas de carabineros de la localidad.
La amenaza se cumplió. El periódico donostiarra Frente Popular informaría el 10 de agosto que “no quedaron en letra muerta las amenazas del titulado comandante de la plaza que algún día purgará sus culpas. Al día siguiente, es decir, el primero de agosto, comenzó el éxodo de los inocentes familiares de quienes habían tenido que huir de Bera. Ancianos, mujeres y niños, sin reparar siquiera en su estado de salud, eran expulsados de la plaza y llevados a la frontera, como si ellos fueran culpables de que sus familiares huyeran bajo la amenaza de una muerte cierta”.
Carmen Barojak ere bere memorietan biltzen du nola karabineroen eta ezkerreko jendearen hogei bat familia kanporatuak izan ziren, euren ondasunak Altzateko Ezkerrenea etxean pilatzen zituzten, Martinez Iribarren UGTko kideen etxean, hain zuzen ere.
Orain hamabortz egun ere, Ttipi-ttapa aldizkarian plaza honetan berean gertatutakoaren hainbat testigantza biltzen ziren. Eloy Aldazabal Errepublika garaiko Kultura zinegotzia eta UGTko sindikatuko ordezkaria zen Fundizioan. Haien bi alabek, Genoveva eta Carmen Aldazabal Gorria ahizpek, Aitor Arotzena kazetariari kontatzen diote, 1936ko abuztuaren 3ko hura: “Amak igandeko arropa paratu eta Berako plazara abiatu ginen. Ni hagitz kontent nengoen, igandeko arroparekin, ikaragarri dotore nengoen. Plazara ailegatu ginenean, bestarik ez zegoela konturatu nintzen; Berako ehun familia eta soldaduak zeuden han, eta beldurra sentitu nuen. Guardia Zibil bat mahai baten gainean jarri eta A Francia, a Gipuzkoa o a fusilar! oihu egin zuen”. Denek Iparraldera joan nahi omen zuten, baina ez omen zen horrela gertatu. Euren familiak soldadu ezagun baten bidez Ibardinen barna Iparraldera eskapo egitea lortu zuen.
Fernando Berasain Gaintzak ere bere familiak bizitakoak kontatzen ditu aldizkari berean: “Nire attonak, Eleuterio Gaintzak, Eloy Aldazabalekin ihes egin zuen, eta nire ama, bere anai-arrebak eta amoña kamioi batzutan sartu eta Saint Gilles Croix de Vieko errefuxiatuen kanpalekura eraman zituzten, Loirako departamentura”.
Eta hirugarren testigantza Patxi Mehax Martinezek ematen digu, arestian aipatutako Ezkerreneko UGTko Martineztar horien ilobak: “ama eta haren familia herritik kanporatu zituzten, eta, aita, berriz, lehenbizi ihesi eta gero errepublikarrekin borrokan ibili zen. Nire hiru osabek Frantziara ihes egin zuten, eta ama, atatxi eta amatxi Beratik bota zituzten. Erreketeak Berarat ailegatu zirenean, Berako jendearen laguntzarekin, ihes egindakoak zein ziren jakiteko etxez etxe ibili omen ziren. Bi egunez itzultzen ez baziren, ihes egindakoen familiak Beratik botako zituztela adierazi zuten. Erran eta egin. 1936ko abuztuaren 3an, soinean zutenarekin bakarrik, kamioietan sartuta herritik bota zituzten”.
Estos testimonios muestran el sufrimiento que vivieron las y los beratarras durante la guerra y el franquismo. Por todas aquellas personas, fusiladas en la cantera, muertas en el frente, represaliadas, encarceladas, y expulsadas tenemos hoy este recuerdo.
Ekitaldi honen antolatzaile nagusia Berako Herriko Etxea da. Josu Iratzoki Agirre eta Aitor Elexpuru Egaña, alkatea eta zinegotzia, deituko ditut, Udalaren izenean hitza har dezaten.
Esker mila, Josu eta Aitor. Udalaren ongi etorri hitzen ondotik, biktima guztien omenez, aurresku bat dantzatuko dute Kattalin Berasain Goiak eta Oskitz Iratzoki Semperrek, Gure Txokoa dantza taldeko kideak bauj, eta errepresaliatutako familia haien birbilobak. Katti Irastortza Urdanizek joko du bibolina.
Eta biktima eta errepresaliatu haiek gogora ekartzeko, zer hoberik haien senideei hitza ematea baino. Silvia Matzizior Aldazabal, Eloy Aldazabalen biloba eta Carmen Aldazabalen alaba, eta Ane Miren Seminario Aranguren, Cesario Seminarioren biloba etorriko dira hitz batzuk egitera.
Ekitaldi hauen antolaketarako Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du Udalak. Hamarkadetan zehar Nafarroako Gobernuaren isiltasuna eta ukazioa izan ditugu senitartekoek zein gaian sakondu nahi izan duten ikerlariek. Gertatutakoa ukatu eta egia ezagutzeko traba anitz paratu izan dira. Zorionez, azkeneko urteotan, aldaketa politikoa tarteko, argi pixka bat ikusten ari gara gai honetan ere. Ukaezina da memoriaren inguruan ematen ari diren pausuak, ematen ari den laguntza, memoriarako lantzen ari diren arauak… Zuzendaritza bat ere sortu da bakea, elkarbizitza eta giza eskubideak lantzeko, tartean, memoria historikoa.
Contamos hoy con la presencia del Director General de paz, convivencia y derechos humanos del Gobierno de Navarra, Alvaro Baraibar Etxeberria, dirección general que por primera vez trabaja para ayudar a esclarecer lo ocurrido durante la guerra del 36. Ongi etorri, Alvaro.
Mila esker, Alvaro.
Harrobiko ekitaldian Bernardo Atxagaren hitz batzuk ekarri ditut: oroitzeak, memoriak, neke eta lan anitz eskatzen duela, eta euskarri batzuk behar ditugula, normalena delako ahaztea. Lan hori errazteko, eskultura bat inauguratuko da gaur plaza honetan, bere paretik pasatutakoan ere zer gertatu zen oroitzeko, eta denborarekin ere jendeak galdetzen duenean zergatik dagoen eskultura hori hor, gaur hemen egin dugun memoria-ariketa hori ere egin dezagun.
Mikel Iriarte Antxorena Donamarian finkaturiko arizkundarrak egin du eskultura. Berak ere egina da Sagardia Goñiren omenez Donamarian altxatutako eskultura. Quien mejor que el propio escultor, Mikel Iriarte, para que nos cuente el significado de esta escultura que se va a inaugurar hoy en recuerdo de las víctimas de la guerra del 36.
Hurbildu zaitez, Mikel, faborez.
Eta musikarekin emanen diogu akabera gaurko ekitaldi honi. Berako abesbatzak “Isidoro Fagoaga” eta “Agur jaunak” kantak abestuko dizkigu.
Gertatutakoa ezagutu, oroitu eta zabaltzea da ondorengoei uzten ahal diegun ondarerik ederrena. Gaur, bide horretan pausu bat gehiago eman dugu. Bidean gal ez gaitezen, memoria nahitaezkoa dugula dio Atxagak.
Eta egia du. Berriz ere gerta ez dadin, segi dezagun egiaren, aitortzaren eta justiziaren alde lanean. Gracias a todas las personas que habéis echo posible este acto de hoy, y continuemos en la labor de conocer la verdad, buscar justicia y reparación para todas las víctimas. Eskerrik asko.
Iruzkin berriak