Bortzirietako Historialarien Elkartearen lehendakaria izanik, Bera udalerriarekin lotura estua duen Baroja familiaren lanaren nazioarteko garrantziaz galdetu zidaten. Ematen ahal dudan beharrezko erantzuna, beraien obraren oihartzuna handia izan dela da.

Galdera horri Historiako metodoak aplikatzen badizkiogu, garrantzi horren agiri dokumentalak Barojatarrak, bai osaba Pío Baroja, eta, batez ere, bere iloba, eta dizipulua, Julio Caro Baroja, munduko intelektualaren esparruan lehen mailan kokatzen dira.

Pío Barojaren literatura lanak, XIX. Mende bukaeran eta XX. Mende hasieran argitaratu zirenetik, nazioartean arrakasta, eragina eta garrantzia izaten joan zen.

Pío Barojaren izena ageri den Literatura Unibertsalaren Historiaren liburu guztiak zehatz-mehatz aipatu gabe, Ameriketako Estatu Batuetako lehen edizioetako bat aipa dezakegu. “La casa de Aizgorri” lanaren itzulpena hain zuzen, 1921ean Kaliforniako Unibertsitaterako Laura Lorine Donnelly-k autorarenganako hitzaurrerekin batera egindakoa. Baita “La Lucha por la Vida” trilogiaren azken atala, “La Aurora Roja” eleberriaren argitalpena. 1925-ean Estatu Batuetako Kongresuaren liburutegiak berretsi bezala, azken hau 1924an egin zuen Isaac Goldberg-ek New York-eko “A.A. Knopf” argitaletxearentzat.

Geroago, bere lana iruzkindua agertuko da, esate baterako, 1927an argitaratutako “Bulletin of Spanish Studies” aldizkari anglosaxoian egin ziren ikerketetan. “A sheaf of translations” (Itzulpen Sorta) artikuluan garbi atzematen ahal da Pio Barojaren lanek ingeles eta amerikarren artean sortutako interesa, aipatu berri ditugun 1921 eta 1924ko kasuetan bezala.

Data horretatik aurrera, Pio Barojaren bizitza amaitu aurretik jada nazioarteko mailan literaturari buruzko azterlan zientifikoetan aipamenak eta itzulpenak ohikoak izango dira, hedabide hauetan fama eta garrantzia hartuz.

Pío Barojak literatura-egile gisa izandako kontsagrazio bizkorra ezinbestekoa da normalean Pirinioetatik hegoalderago sortutako produktu intelektualekiko harrera onik ez duten hedabideetan bere iloba Julio Caro Barojak izango zuen proiekzioa ulertzeko.

Ildo horretan, kontuan hartu behar ditugu Pío Barojak Julio Carorengan tutore gisa izandako eragina (familiako gainerako intelektualekin batera: Carmen, Serafín …). Honi esker ohi baino denbora gutxiagoan elkargo intelektualetan famatua egingo da, esan bezala, Frantziako mugatik hegoaldean sortutako produktu intelektualik ia ez aintzat hartzen ez dituztenen artean. Hala ere, bere familiak lehenagotik zeukan eraginak ez du bere lanen meritua gutxietsi behar, alderantziz, munduan kasu paregabe bati buruz hitz egiten ari baikara.

Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, Julio Carok Wenner-Gren, mundu osoan ikasketak antropologikoak sustatzera zuzenduta dagoen fundazioaren beka bat izango du.

40. eta 70. hamarkaden artean, arlo horietan eta Historian nazioartean Oxford-eko Institute of Social Anthropology edo Washington DC-ko Smithsonian Institute moduko dibulgazio zientifiko eta filosofikoan erreferentziak diren instituzioetan egingo du lan. Era berean, Paris-en, Ecole Pratique des Hautes Études-ek Historia Sozial eta Ekonomia atalekoatzerriko zuzendari izendatuko dute.

Irakasle gisa mundu osoko unibertsitateetan partekatuko du bere jakintza: Atenasen, Erroman, Portugalgo Coimbran, Alemaniako Bonnen, Munich eta Koloniakoetan eta Ameriketako Estatu Batuetako Wisconsin eta Berkeley-n irakatsiko du.

Nazioarteko mailan izandako ibilbide luze eta arrakastatsu hau faktu deigarri batean laburbildu daiteke: gaur egun ez dago Historiari buruzko trataturik zientzia horretako gai ezagunenetako bati buruz – Sorginkeriaren Historia – non Julio Caro Barojak XX. mendeko 40. hamarkadan egindako lanak aipatzen ez diren.

David D. Hall-enWitch-Hunting in Seventeenth century New England. A documentary History 1658-1695moduko obra hain espezializatuen bibliografia nazioarteko komunitate zientifikoan Europako sorgin ehiza handia bezalako gaietan Julio Caro Barojak Aro Modernoan zehar lortu zuen ospe horren adibide ona da. Aipatu bezala kasu bakar eta apartekoa da Julio Caro Barojarena, hortaz beharrezkoa da antropologoari errekonozimiendua aitortzea eta ondorengo belaunaldiei bere lanak helaraztea.