Berako Argaitz harrobia
Errepresio tokia, fusilamenduak
Fusilamenduak Argaitzeko harrobian
Armada frankistak Irun eta Donostia hartu ondotik, 1936ko irailetik azarora, Berako harrobian Errepublikaren aldeko ehun jarraitzaile baino gehiago fusilatu zituzten, Ondarretako presondegitik ekarriak (Donostia; Gipuzkoa). Fusilamendu hauek kontrol judizial gabekoak ziren eta Gipuzkoako herrietako biztanleak ziren.
Presoak kamioiez antzinako trenbidera eramaten zituzten gauez (lotuak) eta harrobian botatzen zituzten. Kondenatu batzuk bere buruaz beste egiten saiatzen ziren, bertze batzuek negar egiten zuten, bertze batzuek arrenka eskatzen zuten… Fusilamendu hauek alkatearen aitzinean egiten zituzten.
Atxilotuak gauez fusilatzen zituzten eta Berako hilerrian lurperatzen zituzten lehenik aitortu baziren eta Batzarlekuan ez baziren konfesatzen. Erreketeek Berako zenbait gizonezko behartzen zituzten ehorzle lanak egitera.
Batzarlekua Lesakako zubi ondoan zegoen, Bidasoko eskuineko ibai bazterretan, Etxalarko udal barrutian. Uste dute ondotik gorpu horiek hobitik atera zituztela.
Azpimarratzekoa da Nafarroan pertsona gehien erail zituzten lekua dela Berako harrobia eta, gerra zibileko errepresio frankistari dagokionez, leku garrantzitsuenetariko bat kontsideratu dezakegu Nafarroako memorian.
Hobitik ateratzeak eta hobi komunak
2012ko azaroan Berako harrobian fusilatu zituzten Errepublikako jarraitzaileen gorpuzkiak berreskuratzen saiatu ziren.
Berako hilerritik bi hobi komun atera zituzten. Nahiz eta harrobian guti goiti-beheiti 130 pertsona fusilatu zituztela uste duten, bakarrik zazpi gizonezkoen gorpuzkiak aurkitu zituzten.
Eskultura Herriko etxeko plazan
Berako Herriko etxeko plazan Mikel Iriarte Antxorena eskultorearen Ahantziak lana dago. Honetan eraildakoen eta errepresioa jasan behar izan zutenenen sufrimendua eta atsekabea islatu ditu; bi kasutan, ahantziak izan baitira aunitz urtez.