BERAKO OIHUA
1976tik gaur arte
HISTORIA
Berako Bestetako programarekin batera, 1976an argitaratu zen lehenengo aldiz Berako Oihua aldizkaria, inguruneko hainbat herritan egiten zuten gisara (Oiartzunen, esaterako). Lehenengo ale honek garaiko alkate eta zinegotzien babesa izan zuen baita egile ezagun batzuk ere: Julio Caro Baroja, Juan Larramendi, Juan Carlos Olaetxea, Jose Antonio Errandonea Totono, Josu Goia, Jose Mari Telletxea, Alberto Retegi…
Zer argitaratu izan da Berako Oihua aldizkarian?
Urte hauetan guztietan Berako Oihua aldizkarian Berako herriarekin loturiko gaiak jorratu dira: herriaren historia, antzinako herriko bestak, Berako kultur edo kirol eragileak (kultur taldeak, kirol ekitaldiak, ikastetxeak, etab.), herriko ekimenak eta mugimendua, ospakizunak eta urteurrenak, xokoak, ohiturak, data edota aipamen bereziak, herriko pertsonaia ezagunak, oroimenak eta eskerrak…
Berako Oihuan argitaratutako artikuletako batzuk blogean kontsultatu ditzakezu: Berako Oihua bloga