
2017ko abenduaren 9an, Ander Gonzalez sukaldariak zuzenduriko “Historias a bocados” saioa eman zuten Euskal Telebistan. Ander Gonzalez-ek herriko lau pertsonai ilustre elkarrizketatu zituen. Berari buruzko hainbat istorio aipatzen dira eta herriko txoko kuttun eta politenak agertzen dira.
Errandonea anai arrebak, Totono eta Rosa Mari, 73 eta 70 urtekoak, Berako bi herritar ezagun dira. Herriko mila istorio ezagutzen dituzte, azken ehun urtetan gertatutakoak bai behintzat. “Bera, baserriz baserri” izeneko argazki liburua argitaratua dute. Zalantzarik gabe erran dezakegu Totono eta Rosa Mari Berako herriaz maiteminduak daudela.
Josu Goia ere agertzen da saioan. 70 urteko gizasemea, dena izan da Beran eta denetarik egin du. Apaiz ikasketak egina gaztetan, bizitzak bertze bide batzuetatik eraman zuen. Liburuak eta diskak argitaratuak ditu. Herriko alkate ere izan zen eta musikari aditua da. Etxean duen sutegiaren ondoan, hainbat gairi buruz solastu da Ander Gonzalez sukaldariarekin.
Azkenik Iñigo Sarobe, 40 urtekoa, Berako gozogile famili bateko hirugarren belaunaldikoa da. Sarobe okindegiaren jabea da orain, eta familiko saltokira modernitatea ekarri du. Skatezale eta surflari, bizitza erdi eman du Lapurdin eta Catalunyan gozogintza eta txokolatearen inguruan prestatzen, bere lanbideari ukitu abangoardista emateko.
Azpian klik eginez gero saioa ikusteko aukera izango duzue.
http://www.eitb.tv/es/video/historias-a-bocados/5833/137975/bera/
Iruzkin berriak