Berako Altzate auzoan dagoen Itzeako Barojatarren etxetik abiatuta, Ibardinera doan errepidea jarraituz, bost metrailadore habi ikus ditzakegu, bere garaian Frantziarako norabidea duen bide hau asfaltatu zenean kontserbatu zirenak. Hauek 1,5 km-tik aurrera daude, bakoitza kilometro erdiko espazioetatik 3,5 km-raino, guztiak paraleloan dagoen frantziar bidera begira.

5. kilometroan, ezkerrera egingo dugu, eta, bidea hasi eta gutxira, Sastrebaita bordako baserriaren belardian beste defentsa militar bat ikusiko dugu.
Bidaxka honetan dagoen baserria igaro ondoren, eskuinetara beste defentsa bat dago ezponda batetik zintzilik. Inguru hau Etxeberriko bordarena da.

Handik aurrera, 50 bat metro eginez, Etxeberriko bordako bidegurutzera iritsiko gara. Puntu honetatik aurrera, aurrera jarraituko dugu, eskuinera Ibardineko doazen bi bide utziz. Bata Mendi Mendia bentara iristen da ta bestea 11. mugara.

Ondoren, zabalgune batera iritsiko gara eta bertan metrailadoreen habi bat aurkituko dugu aurrez aurre. Atxuleko bordarenak dira lur hauek.
Ezkerrerantz jarraituko dugu beti, Zamarreko bordaraino, eta Akilerren beste bi defentsa ikusiko ditugu bi muinoen gainean.
Zamarreko bordako eraikinetara iritsi baino lehen, eskuineko bidea hartuko dugu. Jaitsiera hasi bezain laster, beste defentsa militar bat aurkituko dugu Etxegaraiko bordan.

Jarraian, gorantz doan lehen pista hartuko dugu eta 20 bat metrora Atxuleko borda eremura iritsiko gara, inguru honetako azken defentsa militarra ikusteko. Behaketa amaitzean Etxeberriko bordako bidegurutzera itzultzen gara. Puntu horretara iristean, Ibardingo igoera eta lehenago bertara iristeko bidea saihestuz, Berara jaitsiko gara.

Ibilaldia hasi eta gutxira, Postasen, ezkerretara artilleriako kasamata bat dago eta 20 metro aurrerago, metrailadoreen habi bat muino batean.
Berako elizarantz jaitsiera jarraituz, ezkerrera joan eta beherantz bide zuzen bat hartu. Eskuinean, Xerrepa izeneko tokian, hiru bunker daude. Guk ezkerrera egingo dugu Kalbarioko errekarako noranzkoan eta beste hiru bunker aurkituko ditugu.

Erreka honen parean, Lasabaren borda eta Marimartineneko borda baserrien erdian amaitzen den bide bat dago. Asfaltatutako pistara iristerakoan, belardian aurrez aurre azken habia dago. Jaitsieran eliza ikusten ahal da.