Ezequiel García Rodrigo eta Sisebuto Santidrián Santidrián, beraien herriko patroiaren egunean hil zituzten.

Ezekiel, 1936ko abuztuaren 3ko goizean, San Esteban Bera herriaren patroiaren egunean. Sisebuto aldiz, 1936ko abuztuaren 16an, Portugaleteko San Roke egunean. Nire bizitza zati handi bat diren bi herrietan.

Bi hilketak miliziarren eskutik izan ziren, erreketeen esku Ezequiel-ena eta errepublikarrenetan Sisebuto-rena.

Ezequiel García, afiliazio politikorik gabeko bizilaguna, Berako kuartelean esleitutako Jesus García karabineroen aita zen. 70 urte inguru zituela hil zuten bertako hilerritik gertu. Abuztuaren 3a, golpe faxistari aurre egiteko Beratik ihes egin zuten pertsonekin (karabineroekin gehienbat) harremana zeukaten familiek herritik alde egiteko adierazitako eguna zen. Familia hauek jada beraien bizilekuetako arpilatzeak eta bizilagunen irainak jasan zituzten

Egun hau iritsi baino lehen, Uztailaren 20an bere seme Jesus, beste hainbat karabinerorekin, utzi zuen herria Irungo norabidearekin, errepublikako gobernu legitimoa armekin defendatzeko asmoarekin.

Bere gorputza ez zen sekula agertu. Heriotza erregistro zibilean dago jasota, baina ez hildakoen liburuan. Hilerriren baten lurperatzearen frogarik ere ez dago. Agian hilerriaren zati zibilean edo hobi komun batean lurperatu zuten, azkenean, ehun gorpu gehiago hartuko zituen hobian. Bera bezalako asko oraindik identifikatu gabe daude.

Sisebuto Santidrián Santidrián, 60 urteko guardia zibiletik erretiratutako sarjentua, Espainiako Eraberritzearen kidea eta Portugaleteko Orden Publikoko burua, Ortiz de Zarate jaun gobernadore militarrak eta Velarde jaun gobernadore zibilak 1934ko urriko iraultzan izan zuen jarreragatik eskerrak emanez izendatu zutenetik.

Sisebuto, Iparraldean saiakera militarrak huts egin zuenean, Arabako Murga herrian errefuxiatu zen, baina agertu bezain laster, Portugaleteko Fronte Popularrean salatu zuen herriko maisuak. 1936ko abuztuaren 13an atxilotu eta Portugaletera eraman zuten, miliziek Bilbora eramateko saiakerak egin zituzten arren. Azkenean abuztuaren 16ko egunsentian hil zuten.

Hasieran bertako hilerrian lurperatu zuten, eta gero Derioko hilerriko Martirien Kriptara eraman zuten. Horrez gain, Espainiagatik eroritakoen oroimenez eraikitako udal hilerrian jarritako mausoleoan agertzen da.

Bi hildako, gerra bera. Baina aitorpen, memoria eta konponketa berdina izan gabe. Ezequielek, bere senideen memorian dirau, oroimena oraina bihurtzen ahal den leku bat izan gabe. Sisebuto, Eliza eta Katolizismoak goraipatua, gerrako irabazle handiak izan zirenak.

Ezequiel, egia, memoria, aitorpena, justizia eta erreparazioa.

Aurelio Gutiérrez (moldatua)