Francisco Vicente Aranaz, Beran (Nafarroa) jaio zen 1890eko otsailaren 18an. Hurrengo egunean bataiatu zuten San Esteban parrokian. Videmalan (Zamora) jaiotako Santiago Vicenteren semea zen, garai hartan Bera postuan zegoen karabinero bat. Ama aldiz, Maria Aranaz Etxalartarra zuen. Aitaren aldeko aiton-amonak Bartolomé Vicente eta Manuela Antón ziren, Videmalan jaiotakoak, eta amaren aldetik: Francisco Aranaz eta Jacinta Galarregui Etxalartarrak.

Gerra Zibilaren (1936-39) hasieran, Francisco Vicente karabineroen tenientea zen Gipuzkoako probintzian, 19. komandantzian. Liskarra hasi ondoren, poliziako kapitain maila lortuko zuen.

Bere agindupean, denbora gutxian “Capitán Casero” batailoia izan zuen, López Iglesias buru ohia ordezkatuz. Geroago Euskadiko 14. brigada mistoaren buru izendatuko zuten.

Golpistek Bizkaia menderatu baino zenbait hilabete lehenago, 14. brigada mistoa eratu zen,1937ko martxoan. Ondorengo batailoien bateratzearen eraginez sortu zen: 16. “Gordexola” 16. Batailoia, “UGT2” 24., “Salsamendi” 44. eta “Zer Gaitik Ez” 66. zenbakiarekin. Brigada Mistoko lehen burua Eduardo Urtizberea Iriarte, infanteriako kapitaina izan zen, lehenago Gipuzkoako Txapelgorrien burua Donostian. Eduardo, Elguetako frontean zauritua, Bilbon hil zen 1937ko maiatzaren 4an, haren kargua Francisco Vicentek ordezkatuz.

Kasualitate gisa, Francisco Vicente Aranaz “Capitán Casero” batailoian zegoela, Juan Cueto teniente koronelarekin egon zela, Berako postuko karabineroen buru izan zena.

Aurelio Gutierrez (moldatua)