Historian zehar eta XX. Mendearen zati haundi batetan, etxeetan ur korrontea ez edukitzeak, hau etxeetara garraiatu behar izatea eragiten zuen, lan neketsu hau emekumeen bizkar erortzen zelarik, eta aldi berean, arropa garbitzea etxeetatik at egin behar izatea. Lan hau gehienbat  taldean egiten zen, senitarteko eta hauzokideekin batera.

Beran, hain aspaldikoa ez den garai batetan, bizitokia edo baserria errekatik hurbil kokatua baldin bazegoen, familia bakoitzak bere “Harria” edukitzen zuen, hots; harri haundi eta zabala non arropa garbitze lanak burutzen ziren, Eraustea baserriaren atarian ikus daitekeen bezala. Bertze batzutan, ura baserrietatik urrun egoten zen, eta halakoetan, aska edo “Gobada tokiak” eraikitzen ziren Garmendiko Borda baserriaren atarian ikus daitekeen bezala. Bada kasurik, irudimena erabiliz, eta itturri ttiki bat baserri inguruan zegoela probextuz  “Garbiketa tokia” eraikitzen zutela. Honen adibide garbia Malausteko bordan aintzinean dagoena da.

Bertzalde, hagitz aintzinako “Garbiketa tokiaren” aztarnak aurki daitezke oraindik Beran, Arano errekan bezala. Leku honetara, ziurrenik, Malet auzoko emakumeak joanen ziren gehien bat…

Herriaren erdigunean, Bera eta Altzate auzoaren inguruetan: Olan, Trukuneko bordan, Kanttonttikin, Txakurtxulon, Udaletxeko enparantzan eta Zalain auzoan, teilatupean dauden edo egon ziren “Garbitokiak” aurki daitezke. Babes hau jartzen zen, urtean zehar egunero lan hau burutu behar zuten emakumeak , eguraldi txarrari aurre egiteko, babesa izan zezaten.

Bertzalde, Ugal-zubi eta Mukisu zubiaren artean, Maristas-en atzean, garai batetan “Harriak” egon ziren eta arropa hedatzeko tokiak ere bai, non garbiketa lanak burutzen ziren. Erreka honen zati bat kanalizatu eta Errotazar hornitzen zuen kanalea desagertzearekin batera, gisa honetako aztarnak desagertu ziren. Era beretsuan, Agerra auzoko emakumeak Bidasoa Ibaian arropak garbitzeko erabiltzen zituzten “Harriak” desagertuta daude.

“Garbi-toki” hauetatik, Zalain eta Olan kokatuak daudenak egoera onean aurkitzen dira, Olan dagoena delarik hobekien zaindua, zainketa eta berritze lan hori pertsona pribatu batek bere bizkar hartu duelako. “Gargi-toki” honi bere garaian aldaketak egin zitzaizkion, teilatuaren norabidea aldatu zitzaiolarik eta honek bere iarupenean lagundu dio.Truneko Bordako “Garbitokiak” teilatuaren konponketa egiteke dauka eta “Txakurtxulokoak” ez dauka teilaturik. Bertzalde, Udaletxeko Plazan dagoen “Garbitokiak”, inguruaren garbialdi bat bertzerik ez luke behar bere edertasuna agerian uzbeko. Kanttonttikikoa berriz, garbia eta txukuna dago, eta badirudi bere garaian estalia egon zela…

“Garbileku” hauen funtzioa Kanttonttikiko “Garbilekuan” ageri den panelean aurki dezakegu:

“ Beztalde antzina toki hauek sekula funtzio soziala betetzen zuten emakumeei, lixiba egiteaz gain, herriko bertze emakumeekin egoteko probezten zutelakoz.

Lixiba egiteko lehenbiziko etxean, arropa kupel batean paratzen zen arropa hauen gainean oihal bat paratu eta egur ikatzaz eta erremuaren hostoz bete ondotik, behin ete berriz  ur erakina gainetik botatzen zen arropa ongi garbitu arte. Hau Egin eta arropa garbitokira eramatzen zen eta han xaboinarekin igurtzi eta urberrituz lixibariakabera ematen zioten.”

“Garbitokiak” erreka eta itturriak zaintzeko helburuarekin eraikitzen dira, leku horietan gertatzen ziren gehikeriak  ekiditeko.”Garbitoki hauek publikoak ziren, eta beharrezkoa zen toki horietan garbiketa egitea, batez ere herrigunean..

Garai haietan, zeregin social berezia betetzen zuten “Garbi-toki” hauek, bilera lekuak ere bait ziren, zeren lan hau burutzen zuten bitartean, emakumeak elkarren artean  harremanatzen bait ziren. Gobada edo lixiba egiteko,  lehenbizi etxean, arropa, kupel batean jartzen zuten eta arroparen gainean ohial bat jarri egur ikatzaz eta erramuaren ostoz betea.Gero,  behin eta berriz ur irakina arropari gainetik botatzen zitzaion ongi garbitu arte. Hau etxean egin ondoren, arropa Garbi-tokira eramaten zen eta xaboiarekin igurtzi eta urberrituz, gobada bukatutzat ematen zen arte.

Gehienetan, erabiltzen zen txaboia norberak egindakoa izaten zen, sosa, grasa, olio eta bertze osagai batzuekin egindakoa.

Ikatzaz egindako hautsaren funtzio nagusia arropa xuritzea izaten zen, eta usain atsegina emateko, laurel ostoak edo bertze edozein usaindun plantak erabiltzen zituzten.

Lan guzi hau gogorra, luzea eta nekosoa izan ohi zen. Kontutan izan ura berotu, arropa busti, garbitu eta gero zintzilik jarri behar zutela, ahantzi gabe, arropa garbitokira eraman eta ekarri behar zela, gehienetan buru gainean ontzi batzuen barruan sartuta. Horregatik, lan hau desatsegin eta nekosoa kontsideratzen zen. Hori dela eta, ez zen arraroa zenbait familiak, lan hau burutzeko,  soldatapeko emakume garbitzaileak kontratatzea.

Guzi horregatik, etxeko bertze lanekin batera, etxeko hormak zuritu, etxeko solairuei lustrea atera, baratzeko lanak egin eta abar egiteaz gainera, garbiketa lan gogor hau burutu zuten emakumeei gure onespena eta omenaldia erakutsi nahi diegu, familiaren sostengurako zutabeak izan zirelako.

Patxi Larretxea – Aurelio Gutiérrez Martín de Vidales.