LANGILE BATAILOIAK
Beran
Gaur egun Beran 1939-1942 urte bitartean eraiki ziren 140 eraikin militar baino gehiago daude dokumentatuak. Kopuru honek zera adierazten du alegia: Frankistak, Francoren gobernu hasiberriaren kontrako inbasio aliatu baten beldur zirela.
Beran aurkitutako gotorleku hauek Frantziako mugan zehar kokatuta daude. Kanpoko mehatxu baten aurrean Pirineoak gotortzea zen azken helburua. 1939ko ekainean hasten dira eraikitze lanak eta 1944ko urte bukaera arte luzatuko dira, kanpo inbasioaren mehatxu arriskua gutxiagotzen den arte. Plan honi “P Lerroa” deitzen zaio, “P” letra Pirineoen laburdura litzateke. “Perez Lerroa” edo “Gutierrez Lerroa” ere deitu izan zaio.
Argazkia: Aurelio Gutiérrez
Mugako gotorleku eta Berako auzoetako errepide eta errepide garrantzitsuenen eraikuntza lanetan 107. eta 14. Langile Batailoiak (LB), eta 6. eta 13. Soldadu Langile Diziplina-Batailoiak (SLDB) aritu ziren. Batailoi bakoitza 500- 600 presorekin osatua zegoen. Dena den, 1939-1942 urte tartean guztira 2500 militar (soldaduak eta ofizialak) aritu zirela pentsatzen da.
Beran, kasernarik garrantzitsuena Eltzaurdian kokatzen zen, baina Kaulen, Ameltziagan, Olan eta inguruan ere baziren.