LUCIO ALDAY LONGARAY, “Pistolo” bezala ere ezaguna.

Lucio Alday Longaray Beran jaio zen 1905eko urtarrilaren 3an, eta San Martzialen, Irunen, 1936ko urriaren 20an hil zuten.

Bere gurasoak Luciano Alday González, Araian, Araban 1863ko abenduaren 13an jaioa, Beran 1923ko martxoaren 12an zendua eta Justa Salvadora Longaray Llona Laukinizen, Bizkaian, 1868ko abuztuaren 6an jaioa, 1932ko uztailaren 22an Beran hildakoa. Aitaren aldetik aiton-amonak Arabako Barambio herriko Agustín Alday eta Kantabriako Catalina González de Guriezo ziren. Amaren aldetik berriz, Juan Antonio Longaray eta Catalina González bizkaitarrak ziren (Laukiniztarrak).

Luciano eta Justak ondorengo seme-alabak izan zituzten: Teodora Alday Longaray, 1890eko abenduaren 26an jaioa; Enrique José 1894ko uztailaren 15ean jaioa, 1896ko urriaren 31n bi urte zituela hila; MªCarmen Felipa 1896ko uztailaren 15ean jaioa, 1906ko ekainaren 7an hamar urte zituela hil zen.

Casimira 1899ko maiatzaren 28an jaio zen eta 1900eko apirilaren 17an, hamar hilabete zituela hil zen; Benigna 1901eko azaroaren 8an jaio zen eta azkenik, Lucio 1905eko urtarrilaren 3an jaio zen. Lucio hiltzean, bere arreba Benigna zen bere azken senidea, 1936ko otsailean Pedro Marañón irundarrarekin ezkondu zena.

Luciano Alday eta 1887ko abenduaren 17an Barakaldon ospaturiko ezkontzatik bere emazte zen Salvadora Berara iritsi ziren, Lucianok hasieran eskualdeko meategietan eta gero Fundiciones fabrikan laminadore gisa lan egin zezan. Bere bizilekua San Esteban kalean zegoen, Lizarraga izenarekin ezagutzen den etxean. Bitxia da 1922ko udal hauteskunde boikotatuetan Berako lehenengo barrutian 8 hauteslek baino gehiagok ez zutela parte hartu, bat Luciano bera eta bestea Angel Garín Badiola Fundaciones-en gerentea izanik, gerora frankista garrantzitsua izango zena.

Lucio Aldayri buruz bere garaian ezagutu zituzten bizilagunen eta lagunen erreferentziei esker dakiguna da, afiliazio politikorik gabeko eta pertsona eleketari bezala definitzen dute. Gure Txokoako bazkidea, ezkongabe hil zen.

Gerra aurretik errota batean lan egin zuen eta gero Francisco Antonio Olloren zerbitzura kamioi gidari gisa. Antonio hil ondoren, bere alargunak bere negozioa mantendu zuen. Lucioren hilketaren ondoren, bere salatzaileetako batek Antonio Olloren alargunaren atzetik zebilela esaten da, Luciorengatik baztertua izango zena, harekin ezkontza planen bidez egon zitekeelako. Lucio espetxean hil zen, bera bertan egotearen errunudetako bat pertsona hau izan zitekeelaren ustearekin, agian bere lagunetako bat izan zitekeena.

Hala ere, uztailaren 20an Lucio Aldayk txofer gisa lan egiten zuela, etxalarko karabinero errepublikarrei Irunera lekualdatzen lagundu ziela esan beharra dago. Badirudi 36ko irailean Irun erori arte bertan egon zela, gero karabinero berdinekin Hendaiara joateko. Gehienak trenez bidaiatu zuten Bartzelonara Errepublikara sartzearren. Luciok ordea, Berara itzultzea erabaki zuen, engainatua izan zelako edo bere bizitza arriskuan ikusi ez zuelako.

Berara iristean Lucio atxilotua izan zen, Berako kartzelean lehendabizi, non Iturenengo Pedro Gorostidi Imaz, Bautista Iriarte Azpiroz, Miguel Hualde Gorosterrazu eta gipuzkoako kabu txapelgorri batekin ziega partekatu zuen. Guztiak 1936ko irailaren 28an Berako harrobian hil zituzten, haien gorpuak Lesakako zubiaren ondoko pinudi batean lurperatuz.

Atxilotuek ez zituzten beraien bizitzak arriskuan ikusten orduan. Honen adibide argia, Pedro Gorostidi bera hil baino egun bat lehenago bere familia bisitatzeko aske utzi zutela da. Bisita egin ondoren, borondatez itzuli zen kartzelera. Kartzela hau udaletxean zegoen eta bi departamentu zituen, atxilotuen kopuru handiaren ondorioz auzitegia eta aguazilaren postua gaitu ziren.

Ondoren, Lucio, espetxearen saturazioagatik, urriaren 12an Astigarragako bi gazterekin batera, udaletxeko auzitegia okupatu behar izan zuten. Hiruak 1936ko urriaren 20an hil zituzten. Bi gazteak Beran hil eta bertako hilerriko hobi komunean lurperatu zituzten. Lucio aldiz Irungo San Marcial kartzelera eraman eta han hil zuten.

Hil ondoren, bere ondasunak lehenago Irungo edo Berako arpilatzean (azken hau Berako eliza-besta egunean karabinero errepublikarren familien herritik kanporatzearen ondoren) parte hartu zuten bizilagunek hartuko dituzte.

Nafarroako Komandante Gorenak, komunikazio hau argitaratu denetik hogeita lau orduko epea ezartzea adostu du, mugimendu nazionalaren ondorioz ihes egin duten pertsona guztiak nazio barneko beraien bizilekuetara itzuli daitezen, agindu hau bete ez dutenen familiak lurralde nazionaletik kanporatuko direla ahaztu gabe.

Gaur bertan argitaratzen denaren baldintzen barnean daudenei, kontuan izanik adierazitako epea abuztuko hurrengo larunbateko arratsaldeko ordu bietan bukatzen dela.

Bera, 1936ko uztailaren 31a.

Ladislao Vinen, TT. Berako Koronel Komandante Militarra

Beran eta Lucio Alday Longaray-ren kasuan, 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpe militarrak pertsona duin eta zintzoenei zer ekarri zien antzematen da .Herri horretan, biztanle zibilentzako erantzuna zein izan zen ikusi zen, hautestontzietan hautatutako errepublikako gobernua defendatzen zutenen eta estatu kolpe militarraren alde zeudenen artean.

Mugimendua abian jarri ondoren, ezkertiar milizianoak Irundik Berara joan ziren Fundiciones-era, 200 langilek baino gehiago eta UGT sindikatura atxikitako langileek lan egiten zuten konpainiara, egunean egungo gobernua defendatzera bultzatzeko. Asmo berarekin, uztailaren 20ko gauean, Irungo karabineroak Bera, Lesaka, Etxalar eta inguruko herrietakoekin gauza bera egiteko mugitzen dira. Karabinero gehienak Irunera joan ziren eta itzultzean Endarlatzako zubia suntsitu zuten, honela Bera eta Endarlatza arteko zirkulazioa eten zuten, 1937ko uztailean zubi berria inauguratu arte.

Ismael García zen Karabinero horietako bat, gurasoak beratarrak zituena. Karabineroak alde egin ondoren, bere aita, 70 urte baino gehiagoko gizona, Endarlatza aldera joan zen oinez, baina helmugara iritsi aurretik atxilotu eta hil zuten.

Cesáreo Seminario taxista, Berara itzultzean atxilotu zuten 1936ko abenduaren 10ean hil zuten, eta Lucio Alday kamioi gidaria, itzuleran ere atxilotua eta San Martzialen 1936ko urriaren 20an fusilatua. Bere aldetik, Isidoro Fagoaga Berara itzultzean armada nazionalean sartu zen urte horretako urrian, ondoren gerra amaitzean Argentinara joateko. Fausto Matxiarena bost kamioiren jabea eta industrialariak ere lagundu zituen.

Bi operazio horietan, ezkerreko milizianoenean eta Errepublikaren menpe zeuden karabineroenean, ez ziren gehiegikeriak edo tratu txarrak eman Berako eskuindar jendartearen aurka.

Hala ere, uztailaren 21ean, indar kolpistak Bera herrian sartzean, ezkertiar edo abertzale  izateagatik edo erresumina edo mendeku pertsonala izate hutsagatik (Lucio Alday-ren kasuan), jazarpena hasi zen.

Cesáreo Seminario Iraizoz, Faustino Martínez Urtiaga, Lucio Alday Longaray, Juan Etxenique Machiarena. 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpe militarraren ostean hil ziren beratarrek eta pertsona guztiak,errekonozimendu publiko eta herrikoia merezi dute. Beraien arima eta senitartekoei isiltasunaren ordez egia, memoria, justizia eta erreparazioa eskaini behar zaie.

Aurelio Gutiérrez (moldatua)