OROIT(H)ARRI

Herri-antzerkia

Herri antzerki honen helburu dramatikoaren oinarria oroimen historikoa da eta ahal den neurrian Beran kokatua, baita Bortziri eta Baztan-Bidasoan. Horregatik tailer lanak inspirazioa hartzen du orain arte egindako ikerketa historikoetan eta egunez egun Oroiomen Historiko Tailerraren bidez egiten ari dena.

KONTAKTUA

Ramon Albistur

herriantzerkia@gmail.com

Bloga

Haria berriz gaur egunean kokatuta dago. Antzerki espazioa aztarnategi bat izanen da non fusilatu eta desagertuen gorpuak aurkitzen ari diren eta aurkiketa honek iragana eta orainaren artean etengabeko bidaia egitera eramanen gaitu daramagun bizimoduari buruzko gogoeta probokatuz. Gogoeta honetan emakumeen historiak ardatza hartuko du eta berarekin euskararen garapena.

Argazkia: Ramon Albistur

Parte hartzea irekia da. Hasieratik gomita egin zaie herriko eta baiarako jende eta elkarte kulturaleei, ikastetxeei eta musika eskolari. Urtarriletik aitzin gidoi baten inguruan ikuskizuna sortzen hasi gara. Orain taldea finkatzeko unea iristear da. Taulan parte hartu nahi duenak udaberri bitartean badu gurengana hurbiltzeko aukera. Data horren ostean hurbilduko denak laguntza taldean sartzeko aukera izanen du.