Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Historikoaren dokumentuen artean, 1940.urtean, Jose Maria de Lasartek, Jose Ignacio de Lizaso Londresen Euzkadiren Gobernuaren delegatuari, Pirinioetako gotorlekuei buruz hitz egiten duen txostena dago (253/02 espedientea).

Txosten honek pixkananaka Frantziarekiko muga osoa gotortzen ari dela adierazten da. Jada 6 hilabete zeramatzaten lanean, ingeniarien eta langileen batailoien tropen partehartzearekin.

Txostenean ondorengoa adierazten da: “Bidasoako amaieran, Araya ibaiaren ondoko Aralar eta Andia mendietako buruetan, Iruñeko iparraldeko mendietan eta Irati eta Aragoi ibaien inguruetan ikusitakoaren arabera, leku horietan eraikitzen ari diren defentsak modernoak eta seguruak direla esan daiteke: bost metroko diametroa duten eta berrehun tona baino gehiago pisatzen duten hormigoiez osatutako zuloak, zuloen artean komunikatzeko estalitako lubakiak eta harrobietako galerien moduko lurpeko bolbarategiak aurkitzen ditugu besteak-beste.”

Ibardin mendiari dagokionez, honako hau adierazten da: “Ibardinen eta Beraren artean, kilometro batzuk eraiki dira etxalarko errepidearen aldetik, Peña Rata-rekin lotuz.” Berako lurretako metrailadoreen zuloak eraikiak daudenaren berri ematen da, pintura berde eta horiz kamuflatuak. Mapa gehigarri baten zuloen kokapena adierazia dago ere.

Rata mendian harrobien gisako galeria bat eraiki dute, munizio biltegi eta aterpe gisa erabiliko dutena. Frantzia alderako irteeraren sarbidean, metrailadoreen hiru gune eraiki ditu. Zulaketa hau hilabete eta erdian burutu da, bi konpresorerekin Ingeniari Konpainia baten eskutik.

Beratik gertu, zenbait artilleria kokaleku eta 8´8 cm-ko bi kanoi-bateria gordetzeko gunea eraikitzeko proiektua dago, guztiz hormigoiez egina izango zena.

Berako sektoreko lan guztiak 14. eta 107. zenbakiko langileen batailoiek egin zituzten, Mauricio Iriarte kapitainaren agindupean. Aldiz, José Vallespín Cobián, Ingeniarien Koronela zen Oiartzungo eremuetako fortifikazioen burua (eremu honetan Bera eta Etxalarko lurrak sartzen ziren).

Era berean, aipatutako txostenak honako hau aipatzen du: Ingeniarien Komandantea, Alejandro de Goicoechearen (euskaldunen traidorearen) bisita maizengatik, Pirinioetako zati honetako gotorlekuekin harremana duela dirudi.