1813KO SAN MIGEL ZUBIKO BATAILA

eta haren ondorioak azalaratzen

Beran eta Bidasoaldeko bertze herri batzuetan 1813an izan ziren ekintza militarren ondorioz, populazio zibilak jasan behar izan zituen ondorioak ikertu eta ezagutarazteko hainbat ekitaldi antolatu ziren 2013an Beran. San Migel zubia bera auzolanean zaharberritu zuen herritar talde batek, eta hainbat kultur-ekitaldi antolatu zen orduan gertatutakoa, eta batez ere, gizarte zibilak sufritutakoa azaleratzeko.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

kultura@bera.eus

948 63 12 22

Argazkia: Rosa Mari Errandonea

1813ko irailaren 1ean, Donostia erre zeneko biharamunean, bataila odoltsua izan zuten tropa aliatuek eta frantsesek Berako San Migel zubian. Egun haietako gertakizunek, baina, ondorio latzak izan zituzten hurrengo hilabeteetan Bortzirietako herritarrengan, gosea, izurriteak eta pobrezia guztiz zabaldu baitzen eskualdean.

Erakusketa, herri-antzerkia, hitzaldiak… antolatu ziren auzolanean, herriko kultur talde anitzen partaidetzarekin.