ESPAINIAKO GERRAN FUSILATU

eta desagertutakoak gogoan

2013ko martxoaren 3an, lehenbiziko aldiz, Espainiako Gerran fusilatutakoak eta desagertutakoak gogora ekartzeko ekitaldia antolatu zen Beran. Hiru hilabete lehenago, Aranzadiko kideek Berako hilerriko hobi komuna ireki zuten. Bera izan zen Nafarroa guztian fusilamendu gehien egin zen herria. Gipuzkoako preso anitz ekarri zituzten Berako harrobira fusilatzera, eta herriko hilerrian lurperatu zituzten. Datu ofizial argirik ez badago ere, zenbait iturrik 200 hildakotik goiti zenbatu dituzte. 80. hamarkadan hilerrian izandako eraldaketen ondorioz, 7 gorpuzkin baino ez ziren atera argitara, baina agerian gelditu zen Gerrako hobi komuna zegoela bertan.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

kultura@bera.eus

948 63 12 22

bera oroimena fusilatuak gerra zibila

Argazkia: Rosa Mari Errandonea

Hamar beratar identifikatu ziren fusilatu eta desagertutakoen artean. Fusilatuak izan ziren: Francisco Arozamena Irazoki, Lucio Aldai Longarai, Faustino Martinez Urteaga, Cesareo Seminario Iraizoz, Juan Etxenike Matxiarena eta Ecequiel Gomez Rodrigo. Desagertuak: Santiago Anadon Cambero, Ramon Balza Loperena, Enrique Berasain Sorondo eta Jose Larraburu Maritxalar.

2015eko apirilean, berriz, Alemaniako eta Gurseko kontzentrazio-esparruetan egondako beratarrak gogora ekarri zituen Berako Udalak, ahobatez onartutako mozioan. Dauden datuen arabera, kontzentrazio-esparruetan izan ziren herriko Eugenio Alli Ferrero (Buchenwald), Antonio Clemente (Buchenwald), Jose Rubio (Mauthausen eta Dachau), Francisca Usandizaga (Rabensbrück), Victor García-Serrano Retegi (Neuengnamme), Isidoro Fagoaga (Gurs), Faustino Alli Ferrero (Gurs), Tomas Apat Telletxea (Gurs), Severo Apat Telletxea (Gurs), Saturnino Garbala Ardanaz (Gurs), Eugenio García de la Lastra (Gurs), José García Fernandez (Gurs), Francisco Jauregi Telletxea (Gurs), Jose Sanchez Telletxea (Gurs), Jesus Telletxea Ordoki (Gurs) eta Juan Vallejo Corrales (Gurs).