ISIDORO FAGOAGA

Gernikako bonbek isilarazitako tenorea

XX. mendeko lehen hamarkadetako opera-kantari onenetakoa izan zen Isidoro Fagoaga beratarra. 1893an jaio zen Illekuetako Agramontea etxean. Gazterik agertu zuen kanturako zaletasuna. 14 urterekin Argentinan zuen osabarenera joan zen, eta kantuan hasi zen. Italian eta Madrilen egin zituen kantu ikasketak, eta berehala lortu zuen arrakasta munduko antzoki onenetan. Wagnerren operak kantatzen bera bezalakorik ez zen. Argentina, Espainia, Portugal, Alemania eta Italian kantatu zuen, batez ere. 1937ko apirilean, Gernika bonbardatu zutenean, Erroman ari zen kantari. Gernikako suntsiketa eragin zutenentzat gehiago ez zuela kantatuko erabaki zuen, eta behin betirako erretiratu zen, sasoiko opera-kantari ezagunena zela.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

kultura@bera.eus

948 63 12 22

Bloga

 Argazkia: Isidoro Fagoagaren kutxak (German Ereña)

Donibane Lohizune hartu zuen bizitoki, eta Gurseko errefuxiatu-eremuan hilabetea egin zuen. Argentinara erbesteratu, eta idazteari eman zion. Euskal Herriaz eta euskal kulturaz hamaika artikulu idatzi zituen garaiko aldizkari eta egunkarietan eta sei liburu argitaratu zituen. 1976an hil zen, Donostian.

Inork gutik ezagutzen du nor izan zen Isidoro Fagoaga. Bere ibilbidea ezagutzera emateko kultura-egitarau zabala prestatu da Beran 2017an.